XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nere izketa orri eskerrak, jakin aal izan nuan beste abertzale euskaldun ospetsu baten iritzia:esan zuan onek .

Ez dut H`z datorrenik irakurtzen.

Eta ez, ain zuzen, gorrotoak bultzatzen naulako; ulertzen ez dedalako baizik.

Porque no lo entiendo bir-esan zuan gazteleraz.

Bilbo`ko Billera artara, Euskerazaintzaren izenean joan nintzan ni.

Eta nerekin zeuden, Euskerazaintzaren izenean auek ere, Zubiri`tar Iñaki eta Bilbao`tar Jon Erraimun.

Irugarren iritzia Gazteizen jaso nuan.

Ara zer esan zigun irugarren euskaldun jator onek: el batuaren zailtasunaz ari giñala.

- Nik beintzat ezin ulertu ditut nere umeen ikastola-testoak.

Gaizki egiñak eta gaizki idatziak daudela oartzeko aiña ba-naiz, baña-ulertu...... ez ditut ulertzen.

Jaun onekin ere Euskerazaintzaren izenean aritu nintzan mintzatzen.

Nerekin zeuden beste iru euskerazain ospetsu: Zatarain`dar Anburtzi, Yurramendi`tar Felipe eta Oñatibia`tar Manu.

1980`aren negua zan.

(Len aipatu dedan Bilbo`ko billera berriz, urte orren udaberrikoa da, eta orain aipatzera noakizuna, 1981` `ren Urtarrillekoa).